Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak eta Bulego, Artistas en Ruta zirkuituan

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-04-19

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen Artistas en ruta estatu mailako zirkuituak aditzera eman ditu 2022ko urteko bigarren seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Verde PratoAmakLukiekEzpalak eta Bulego.

Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari Artistas en Rutan parte hartutakoak dira; Idoia, Dupla, Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera, besteak beste.

Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du.

Verde Prato

Ana Arsuaga 1994an Tolosan jaio zen eta bertan bizi izan da Bilbora Arte Ederrak ikastera joan zen arte. Bertan Pinturako Masterra egin zuen eta han geratu zen, pintatzen eta musika jotzen. Folk musika egiten du, musika esperimentala. 2021ean ‘Kondaira eder hura’ lana plazaratu zuen.

Amak

Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira Amak. Lau izenen lehen letrarekin osatutako taldea eta, gainera, lauak amak dira. Trikitixa eta panderoak astinduz Euskal Herriko plaza gehientsuenak zapaldu dituzte. Beti musika munduari lotuak egon diren arren, urte batzuetan eszenatokietatik kanpo egon ondoren, kasualitateak elkartu zituen 2018ko Oñatiko Trikitixa Jaialdian. Orain beraien lehen diskoarekin datoz, taldearen izen berekoa, ‘Amak’.

Lukiek

Lukiek euskarazko rock alternativo taldea osatzen dute Josu Ximun (ahotsa eta gitarra), Antton Goikoetxea (bajoa) eta Christian Rodriguezek (bateria). Taldearen sorrera, 2015eko otsailaren amaieran izan zen. 2017an taldeak martxa aktiboagoa hartu zuen. 2019an lehen lana argitaratu zuten, Lukiek #1. 2021ean, bigarrena, Lukiek #2.

Ezpalak

2019an sortu zen Ezpalak taldea, beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak honako hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Azken hori duela gutxi sartu da taldean, Xabi Arrieta aurreko bateria-jotzaileak taldea utzi ondoren. Rock alternatiboa egiten dute.

Bulego

Bulego euskal musika-eszenako pop taldea 2019ko urtarrilean jaio zen diziplina anitzeko proiektu bezala. Taldekideak dira Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (batería), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itzi Beitia (teklatuak).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu