Vlaanderen - Basquenland: Ensemble Kuraia

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 21
    Urr 2025
    Anberes

Euskadin eta Flandrian egiten den musika garaikidea eta abangoardiako sorkuntza deskubritzeko aukera eskainiko du beste behin ere Ensemble Kuraia eta Zvedoliki Ensemble-ren arteko ‘Flenbasque Contemporary Music Exchange’ elkarlanak. Vlaanderen – Basquenland egitasmoaren baitan, Anberesen kontzertua emango dute urriaren 21ean, 20:00etan, De Singel International Arts Centre zentroko Witte Zaal aretoan. 

Ensemble Kuraia

Bilboko Ensemble Kuraia musika taldea, Kuraia Musika Garaidearen Jardunaldietako eta Bilboko “J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioko talde egoiliarra da. 1997an María Eugenia Luc konpositoreak sortu zuen, gaur egungo zuzendari artistikoa bera izanik. Taldeak, gaur egungo musikagileen lanak zabaldu eta goi-mailako profesionalez osaturiko talde baten lankidetza eskaintzea du helburu. Ensemble Kuraia erregularki Europa eta Hego Ameriketako jaialdi garrantzitsu eta musika garaikideari eskainitako ekitaldietan aritzen da.

Zvezdoliki Ensemble

Zvezdoliki, egoitza Anberesen duen musika taldea, Oriana Dierinck txirulariak sortu zuen 2009an. Bere proiektu eta programetan, zuzendari artistikoak konpositore edota konposizio ezagun eta ez hain ezagunak, zaharrak eta berriak konbinatzen ditu, bere kontzertu sorta propioa izateaz gain. Zvezdolikik kultur etxeetan, ganbera musikako podiumetan eta musika klasikoko jaialdietan ere jotzen du.

Flandria - Euskadi 2023-2024 programa

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>