WOMEX 2025: Basque. Music.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
22Urr 202526Urr 2025
Tampere
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Tamperen (Finlandia) burutuko da urriaren 22etik 26ra.
Jaialdi honetan, 90 herrialdetako 2600 profesional baino gehiagok hartzen dute parte 7 eszenatoki, 700 erakunderen erakusketak, 100 hizlari baino gehiago, pelikulak, inaugurazio kontzertua eta sari banaketa gala bat izango dira, besteak beste.
Aurten, Maite Larburuk Basque. Music.-ek jaialdian antolatutako showcasean parte hartuko du, urriaren 23tik 24rako goizaldean, 0:45ean, offWOMEX STAGE (Olympia) agertokian.
Gainera, BASQUE.MUSIC.ek beste sustapen-ekimen batzuk egingo ditu azokan:
- Stand propioa, profesionalentzako topagunea.
- Nazioarteko profesionalentzako ongietorri koktela: urriaren 23an, 13:00etan, standean.
- Nazioarteko eragileen artean zabaltzeko katalogo espezializatua.
Euskal Herriko musika nazioartekotzeko helburua du Basque. Music. plataformak, Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dutena.
Beste edizio batzuetan, Neomak (2023), Amak taldea (2021), Juan Mari Beltran (2017), Kalakan taldea (2018), Topa-K proiektua (2019) edo Xabi Aburruzaga (2020) izan dira Basque. Music.-ek Womexen antolatzen dituen kontzertuetan.