WOMEX 2024 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Euskara. Kultura. Mundura.
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 30. edizioa Manchester-en (Erresuma Batua) ospatuko da urriaren 23tik 27ra bitartean.
Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko deialdia zabalik dago esteka honetan (martxoaren 1a arte).
Jaialdiak irauten dituen egunetan zehar hainbat jarduera antolatzen dira: showcase-ak, musikaren profesionalen azoka, ikus-entzunezko proiekzioak eta hitzaldiak, besteak beste.
Womexek 3.100 profesional baino gehiago biltzen ditu urtero eta bere programazioan antolatzen diren kontzertuetan 300 artista baino gehiagok parte hartzen dute eta 113 herrialde baino gehiagoko ordezkariak biltzen dira.
BASQUE. MUSIC.-ek euskal profesionalek erabiltzeko aukera izango duten stand-a izango du.
Aurreko edizioetan BASQUE. MUSIC.-ek antolatu dituen showcase-tan Neomak (2023), Amak (2021), Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Kalakan (2018) eta Juan Mari Beltran (2017) artistek parte hartu dute.
BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.
Deialdiarekin zalantzarik izanez gero, Musika Bulegoarekin jarri harremanetan (info@musikabulegoa.eus).