Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko 3 sortzaile aukeratzeko deialdia: epea ostiralean amaituko da!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-02-24

Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko 3 sortzaile aukeratzeko deialdia: epea ostiralean amaituko da!

2016an Europako Hiriburu izateko aukeratutako Donostia eta Wroclaw (Polonia) hirietan iaz martxan jarritako artisten egoiliar programa abian da aurten ere, Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker. Euskal artisten mugikortasuna laguntzearren eta sortze-korronteen mesedetan, arte diziplina nahiz kultura ezberdinen elkarrizketa sustatu eta elkarren arteko aberastasuna elikatzeko xede duen programa honetan parte hartzeko epea zabalik dago. Baina ostiral honetan amaituko da!  

Bidali zuen proposamenak! Sortzaileak ondorengo arte diziplinetakoak izan daitezke: arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak. Hautaturiko sortzaileek 15-21 eguneko egonaldia egingo dute Wroclaw 2015eko maiatza eta abuztua artean, eta artista bakoitzak 2.000 euroko ordainsari garbia jasoko du.

2015eko deialdiari buruzko argibide gehiago

2014an HAUTATUTAKO 3 EGITASMO ARTISTIKOEI ARGIBIDE GEHIAGO:

2014.05.06 Egileen eta euren egitasmoen aurkezpen-prentsaurrekoa: Matxalen de Pedro, Maialen Sarasua, Goiatz Labandibar

Matxalen de Pedro: HIRI KIT lanaren laburpen-bideoa

Maialen Sarasua: ZUBI BAT / JEDEN MOST / ONE BRIDGE filmaren trailerra

Goiatz Labandibar: HALA BAZAN..KLIXK!!! lan literarioaren .pdf-a

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu