Xare Alvarez eta Karlos Martinez hautatu dituzte Centre DÀrt de la Synagogue de Delme-n egonaldi artistikoak burutzeko

2016/07/12

Euskara. Kultura. Mundura.

Xare Alvarez donostiarrak eta Karlos Martinez durangarrak aurkeztutako Guéoir proiektua izan da Delmeko Centre D’Art de la Synagogue gunean garatzeko hautatua izan dena. Aldiz, Anne-Charlotte Finel sortzaile frantsesak proposatutako lana izango da Tabakaleran burutuko dena.

Tabakalerak - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Delmeko Centre d´art de la Synagogue-k (Frantzia), Euskal Autonomia Erkidegoan proiektu artistikoak garatzen dituzten artistei zuzendutako deialdi hau jarri dute abian Etxepare Euskal Institutuarekin, Acción Cultural Española AC/E-rekin eta Espainiako Institutu Frantsesarekinelkarlanean.

Egonaldiak zortzi asteko iraupena izango du eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldia irailaren erdialdetik, azaroaren erdialdera bitartean gauzatuko da.

Programa honek, Tabakalerak dituen beste batzuek bezala, espazio bat sortu nahi du eragileak eta haien proiektuak elkarren ondoan garatu daitezen, egoiliarren eta eragile gonbidatuen artean lankidetzak sortzeko giroa eta aukera bultzatzeko helburuz.

Xare Alvarez donostiarrak eta Karlos Martinez durangarrak aurkeztutako Guéoir proiektua izan da Delmeko Centre D’Art de la Synagogue gunean garatzeko hautatua izan dena. Aldiz, Anne-Charlotte Finel sortzaile frantsesak proposatutako lana izango da Tabakaleran burutuko dena.

Tabakalerak - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Delmeko Centre d´art de la Synagogue-k (Frantzia), Euskal Autonomia Erkidegoan proiektu artistikoak garatzen dituzten artistei zuzendutako deialdi hau jarri dute abian Etxepare Euskal Institutuarekin, Acción Cultural Española AC/E-rekin eta Espainiako Institutu Frantsesarekin elkarlanean.

Egonaldiak zortzi asteko iraupena izango du eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldia irailaren erdialdetik, azaroaren erdialdera bitartean gauzatuko da.

Programa honek, Tabakalerak dituen beste batzuek bezala, espazio bat sortu nahi du eragileak eta haien proiektuak elkarren ondoan garatu daitezen, egoiliarren eta eragile gonbidatuen artean lankidetzak sortzeko giroa eta aukera bultzatzeko helburuz.

 

Guéoir, Xare Alvarez eta Karlos Martinez

Izaera esperimentala duen proiektua, giza kontroletik haratago doazen prozesu fisikoen azterketa moduan planteatua. Artean konbentzionalak ez diren materialetatik abiatuta (elementu naturalak eta desegindako piezak) pieza multzo bat burutuko da proiektuan; Xare Alvarezek eta Karlos Martinezek material hauen ezaugarri fisiko-kimikoak lantzea proposatzen dute, grabitatea, argia edo klima bezalako faktoreen eragina eraldatzen duten prozesuak esperimentatuz.

Guéoirren jatorria den Lorrainen (Frantzia) gauzatuko da proiektua. Guéoir hitzak aldien hankak egokitzeko erabiltzen zen ur naturalaren hornikuntzatik gertu kokatutako harriaren antzinako eraikuntzari erreferentzia egiten dio eta proposamenari izena jartzen dion elementua da. Testuinguru honetan egingo da piezen eraketa; kultura eta naturaren arteko erlazioa ezartzen ahaleginduko dira. Eskultura-keinuak aspektu performatibo moduan planteatuko du.

Xare Alvarez (Donostia, 1990) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Beaux-Arts ENSBA-ko École Nationale Superieure unibertsitatean. 15/32, bere azken lana, Gipuzkoako artista berrien programan aurkeztua izan da eta ohorezko aipamena jaso du.

Karlos Martinez (Durango, 1982) Arte Grafikoan eta Diseinuan goi mailako ikasketak egin ditu, baita Historia eta Geografian ere. Ertibil, Injuve edo Generación 2015 izan dira jaso dituen laguntza eta sarietako batzuk. Horrela, eremu nazional nahiz internazionalean, eta bakarrik nahiz taldean burutu ditu proiektuak eta erakusketak.

 

Anne-Charlotte Finel

Anne-Charlotte Finel ikus-entzunezko artista da eta gaur egun uraren inguruko lana ari da burutzen, honek duen mugimendua eta materia abiapuntutzat hartuta.

Atlantikotik eta Mediterraneotik hainbat grabazio egin ostean, Anne-Charlottek egoitza Tabakaleran jartzea proposatzen du naturaren eta hiriaren arteko aldi bereko azterketa moduan.

Donostiako hiriko hondartzen behaketatik abiatuta, ikus-entzunezko artistak instalazio bideo baterako irudiak grabatuko ditu. Horrela, multipantaila batean Donostiako kostak egunean izandako aldaketak eta horrek hiriari egindako eraldaketa proiektatuko da. Gainera, Luc Kheradmand musikariaren musikak lagunduko ditu bideoak.

Anne-Charlotte Finel (Paris, 1986) Arte Plastikoetan diplomatua da Pariseko ENSBA-n eta Estatu Batuetan ere burutu ditu ikasketak. Gaur egun, Parisen bizi da eta bertan egiten du lan. Jousse Enterprisse galerian estuki kolaboratzen du. Bere azken proiektuak  Frantziako hiriburuan bertan, Toulousen, Orsayn eta Lyonen aurkeztuak izan dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu