Yolanda Arrieta euskal idazlea Miamiko liburu azokan izango da

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-11-16

Miamiko Liburu azokako 2017ko edizioa martxan da dagoeneko, eta aurten Yolanda Arrieta euskal idazlea bertan izango daIbero American Authors Program delako atalean. Programa zabala antolatzen du urtero literatura azokak, eta mundu osoko idazle eta literatur-eragileak biltzen ditu Miamin. Aurtengo edizioa azaroaren 12tik 19ra bitartean burutuko dute eta Arrieta asteburuan da Miamira iristekoa.

Miamiko Liburu azokako 2017ko edizioa martxan da dagoeneko, eta aurten Yolanda Arrieta euskal idazlea bertan izango da, Ibero American Authors Program delako atalean. Programa zabala antolatzen du urtero literatura azokak, eta mundu osoko idazle eta literatur-eragileak biltzen ditu Miamin. Aurtengo edizioa azaroaren 12tik 19ra bitartean burutuko dute eta Arrieta asteburuan da Miamira iristekoa.

Azaroaren 18an egun osoko mintegia antolatu dute azokan, haur eta gazte literaturaren erronkak ardatz hartuta. Testuinguru horretan, Arrietak bi ekimen ezberdinetan hartuko du parte. Alde batetik, gazte literaturaren inguruko panel batetan izango da; eta bestalde Bizenta Mogel Elgezabal lehen euskal emakume idazlearen bizitza oinarri hartuta idatzi zuen Argiaren alaba nobela aurkeztuko du. Biharamunean, aldiz, Miami Book Fair-enko De viva voz atalean hartuko du parte. Bertan, idazle ezberdinek euren lanen irakurketak eskaintzen dituzte.

Miami dade Collegek antolatzen du Miamiko erreferentziazko azoka hau eta urtero 300 idazle inguru biltzen dituzte aurkezpen, hitzaldi eta ekimen ezberdinetan parte hartzeko. Helburua irakurketa eta idazketa sustatzea dira, hala nola bertako zein nazioarteko autoreen lanak ezagutzera ematea. Etxepare Euskal Institutuaren babesaz,  euskal idazleek parte hartzen dute erreferentziazko azoka honetan. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu