Zabalik da Poloniako Wroclaw hirian erresidentzia artistikoak egiteko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-05-19

Beste urtebetez, zabalik da Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistikoak burutzeko euskal artistei zuzendutako deialdia.  Etxepare Euskal Institutua eta Artists In Residence Programme-en (AIR Wro) arteko lankidetzari esker, bi artistak 8 asteko egonaldia egiteko aukera izango dute, hiriko kultura eta identitate garaikidean oinarritutako proiektua garatzeko.

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 19ra arte egongo da zabalik eta diziplina anitzeko proiektuak aurkeztu daitezke deialdira. Hautatutako artistak uztailaren 31tik irailaren 24ra egongo dira Wroclaw-en, hain zuzen Donostiarekin batera 2016ko Europako Kultur Hiriburu izandako hirian. Izan ere, deialdi honek jarraipena ematen dio 2014az geroztik Donostia 2016 eta Wroclaw 2016 Hiriburutzen baitan sortutako artisten elkartruke programari.

Egitasmo honen bitartez, Wroclawen proiektua sortu eta garatu dezaten gonbitea egiten zaie eszena urbanoan interesatutako artistei. Egonaldiaren baitan, artistak hitzaldi bat eskainiko du eta egonaldiaren emaitzen aurkezpena egingo du 2017ko irailaren 20tik 22ra egingo den “City and Culture” izeneko nazioareko biltzarrean.  Bidaia eta ostatu gastuez gain, artistek 2000 euroko ordainsaria jasoko dute, hala nola, proiektua aurrera ateratzeko produkzio, promozio eta komunikazio babesa.

Parte hartu nahi duten hautagaiek CVa eta portfolioa aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera eta etxepare@etxepare.eus helbidera bidali. Batzorde espezializatu batek bi proiektu hautatuko ditu eta Artists In Residence Programme (AIR Wro) zein Etxepare Institutuaren web orrien bitartez emango da hautatuen berri.

Deialdiaren xehetasun guztiak esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.