Zubietatik ozenki, la virtud de un puente. Igandean Donostian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-01-22

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren inaugurazioaren programarekin bat eginda, Unesco Etxeak “Zubietatik ozenki, la virtud de un puente" ekintza burutuko du urtarrilaren 24an Donostian; Etxepare Euskal Institutuak ere bere ekarpena egingo du egitasmoan.

Oinezko ibilbide bat izango da Urumeako azken bost zubietatik: L.A. Agirre zubian hasi eta Zurriola zubian amaituta. Zubi bakoitzean, gizartearen hainbat esparrutako pertsonek -15 lagun ezberdinek- aldez aurretik aukeratutako testuak irakurri edo interpretatuko  dituzte, hainbat hizkuntza edo komunikazio-bide erabiliz. Testu horietan, zubiek topagune gisa duten garrantzia azpimarratzen da: kulturak elkartzen dituzte, hirian bizi diren eta bizi izan ziren pertsonen memoriak konektatzen dituzte.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga irakurle lanetan ariko da ekitaldian, Julia Otxoaren “Haizearen etxea” testua irakurriz, euskaraz; segidan idazleak berak irakurriko du idatzia, gaztelaniaz. Gainontzeko partaideak honakoak izango dira: Jon Martin, Nieves Fernandez, Azurtza Sorrondegi, Joseba Ossa. Eragin Elkartea, Ane Ferran, Malen Larrañaga, Arantza Atxa, Silvana Luciani, Felipe Juaristi, Milos Kostic,  Joxe Arregi, Rosabel Argote, Yahia Ruba, Mia Rissanen, Mika Marenk, Nerea Urcola, Asier Hilario, Jose Ignazio Ansorena, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Maider Biguri, Montserrat Caballero, Irene Fraile, Nerea González eta Jone Martínez.

“Zubietatik ozenki, la virtud de un puente”

Urtarrilak 24, igandea

Irteera: Amara Plaza. 12:00etan
Helduera: Kursaaleko zabalgunea. 14:30etan

Zubietatik ozenki, la virtud de un puente” - Argibide gehiago

DSS2016ko INAUGURAZIO EGITARAU OSOA

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu