Abian da Residencia Literaria 1863n sorkuntza-egonaldia egiteko deialdia
2025/07/01
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak, Residencia Literaria 1863-rekin elkarlanean, A Coruñan hilabeteko literatur egonaldia egiteko deialdia ireki du, euskaraz idazten duten idazleei zuzendua. Egonaldia 2025eko azaroan egingo da, eta idazle hautatuak bere literatur proiektuari arreta osoz hel diezaion, A Coruña bezalako testuinguru egoki bat eskaintzea du xede deialdi honek.
Hautagaiek 18 urtetik gora izan beharko dituzte eta gutxienez euskaraz liburu bat argitaratuta, edozein genero literariotan.
Eskabideak 2025eko uztailaren 1etik abuztuaren 30era bitarte aurkez daitezke. Curriculuma, literatura-proiektu bat, aurretiazko lanen dosier bat eta motibazio-gutun bat aurkeztu beharko dira.
Egoitza hau aukera paregabea da literatura-sorkuntzan bete-betean aritzeko, testuinguru ezin hobean.
Xehetasun gehiago aurkituko dituzu deialdian.