Abrapalabra: Elena Odriozola eta Bernardo Atxaga

Euskara. Kultura. Mundura.

Abrapalabra: Elena Odriozola eta Bernardo Atxaga
  • 11
    Abe 2026
    13
    Abe 2026
    Madril

Abrapalabra jaialdiaren hirugarren edizioan, Elena Odriozola ilustratzaileak eta Bernardo Atxaga idazleak parte hartuko dute. Haur literaturari eta ilustrazioari eskainitako jaialdia abenduaren 9tik 13ra egingo da Madrilgo La Casa Encendida kultur zentroan, eta aurten basoa izango du ardatz.

Elena Odriozola: denborari buruzko ilustrazio-tailerra

Ver a través del tiempo tailerrean, Elena Odriozolak denboraren irudikapena landuko du parte-hartzaileekin, egutegiaren ideiatik abiatuta. Irudi baten bidez iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko aukerak aztertuko dituzte. Odriozolak Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen 2015ean, eta Bratislavako Ilustrazio Bienaleko sariak ere eskuratu ditu.

Abenduaren 11, 12 eta 13an, 11:00–13:30 · Torreón II. 16 urtetik gorakoentzat; izena eman behar da (20 €).

Bernardo Atxaga: basoei buruzko inaugurazio-solasaldia

Lejos del castillo y Bosques mutantes solasaldian, Bernardo Atxagak eta Teresa Duranek basoak literaturan eta iruditerian izan duen lekua eta haren eraldaketa izango dituzte hizpide. Solasaldia jaialdiaren inaugurazio-programaren parte izango da.

Abenduaren 11n, 19:00 · Auditorioa. Doako sarrera.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>