Artistas en Ruta 2026: Arima Soul
Euskara. Kultura. Mundura.
-
09Urr 202607Abe 2026
Lugo, Muxia, A Coruña, Malaga, Granada
Arima Soul taldeak AIEnRUTa-Artistas programaren 2026ko bigarren zikloan parte hartuko du. AIEk antolatutako programa zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoarengana hurbiltzeko sortutako zirkuitua da, eta urtean zehar estatu osoko musika-areto eta jaialdietan kontzertuak antolatzen ditu.
Etxepare Euskal Institutuak programarekin kolaboratzen du, urteko bi deialdietan euskal musikarien presentzia sustatzeko. 2026ko irailetik abendura bitarteko zikloan Arima Soul hautatu dute, Sara Zozaya eta Bengorekin batera.
2020an Zarautzen sortutako Arima Soul proiektuak soula, R&B-a, funka eta jazz-groovea uztartzen ditu, eta errepertorioan euskarazko sorkuntza propioek protagonismo berezia dute. Mikel Makala musikari eta ekoizleak eta Lidia Insausti abeslariak sortutako proiektuak Gaua bigarren diskoa kaleratu zuen 2025ean, Subterfuge Records zigiluarekin.
Artistas en Ruta: Arima Soul Lugon
Urriak 9
Clavicémbalo, Lugo
Arima Soulek kontzertua eskainiko du Lugoko Clavicémbalo aretoan, AIEnRUTa-Artistas programaren 2026ko bigarren zikloaren barruan.
Artistas en Ruta: Arima Soul Muxían
Urriak 10
Espazo Creativo Lago Mar, Muxía
Arima Soulek Muxíako Espazo Creativo Lago Mar aretoan aurkeztuko du bere zuzenekoa, Artistas en Ruta programaren barruan.
Artistas en Ruta: Arima Soul A Coruñan
Urriak 11
Mardi Grass, A Coruña
Galiziako hirugarren hitzorduan, Arima Soul A Coruñako Mardi Grass aretoan arituko da.
Artistas en Ruta: Arima Soul Málagan
Abenduak 5
ZZ Pub, Málaga
Arima Soulek ZZ Pub aretoan joko du, Málagan, AIEnRUTa-Artistas programaren bigarren zikloaren barruan.
Artistas en Ruta: Arima Soul Granadan
Abenduak 7
Sala Lemon Rock, Granada
Arima Soulek Granadako Sala Lemon Rock aretoan eskainiko du Artistas en Ruta zirkuituko kontzertuetako bat.