AIEnRUTa-Artistas programan izena emateko azken egunak

2026/08/14

2027ko lehen ziklorako hautagaitzak aurkezteko epea abuztuaren 28ra arte egongo da zabalik. Hautatutako artistek Estatu osoko zuzeneko musika aretoetan jotzeko aukera izango dute.

Euskara. Kultura. Mundura.

AIEnRUTa-Artistas zuzeneko musika sustatzea eta talentu berriak publikoarengana hurbiltzea helburu duen programa da. Horretarako, zuzeneko emanaldien zirkuitu bat antolatzen du Estatu osoko musika aretoetan.

Artistek eta taldeek abuztuaren 28ra arte aurkez ditzakete hautagaitzak 2027ko lehen zikloan parte hartzeko, urtarriletik ekainera bitarte.

Urtean bitan, aditu batzorde batek estilo eta jatorri desberdinetako proposamenak hautatzen ditu programaren urteko bi zikloetan parte hartzeko. 2027ko lehen seihilekoari dagokion hautaketa irailaren 10ean egingo da.

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programarekin elkarlanean dihardu euskal musikarien presentzia sustatzeko. Azken urteotan, besteak beste, Izaki Gardenak, Marte Lasarte, Süne, Mirua, TOC, Nakar, Mikel Azpiroz, Hilario Rodeiro, Silitia, Merina Gris, Amorante, Ezezez eta J Martina artista eta taldeek parte hartu dute programan.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
?>