BASQUE. MUSIC. Monkey Week jaialdian: euskal artista eta taldeentzako deialdia

2026/08/04

BASQUE. MUSIC.-ek deialdia ireki du azaroaren 19tik 21era Puerto de Santa Marian egingo den Monkey Week jaialdian parte hartu nahi duten Euskal Herriko artista eta musika taldeentzat. Bi proiektu hautatuko dira eta eskaerak irailaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Euskara. Kultura. Mundura.

BASQUE. MUSIC.-ek deialdi berri bat ireki du Monkey Week jaialdian parte hartu nahi duten Euskal Herriko artista eta musika taldeentzat. Estatuko musikaren industriako topaketa profesional garrantzitsuenetako bat da Monkey Week, eta aurtengo edizioa azaroaren 19tik 21era egingo da Puerto de Santa Marian (Andaluzia).

Jaialdiako batzorde artistikoak bi musika-proiektu hautatuko ditu, eta horiek showcase bana eskainiko dute ekitaldiaren programazio ofizialaren barruan. Kontzertuez gain, Monkey Weekek musikaren sektoreko profesionalentzako jarduerak ere antolatuko ditu.

BASQUE. MUSIC.-ek hautatutako proiektuen bidaiak, ostatua eta dietak bere gain hartuko ditu, eta, horrez gain, emanaldiagatik ordainsari ekonomikoa eskainiko du, BASQUE. MUSIC. 2026ko bidaia-baldintzen arabera.

Bestalde, Monkey Weekek showcaseak egiteko beharrezkoa den oinarrizko ekipamendu teknikoa (backline) jarriko du artisten eskura.

Deialdian parte hartu nahi duten artista eta taldeek oinarrietan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 7ko 23:59ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea hurrengo estekan aurkitu dezakezu.

BASQUE. MUSIC. eta Monkey Weeken arteko lankidetza hainbat urtez sendotu da, eta euskal musikaren nazioarteko proiekzioa sustatzeko aukera garrantzitsua bihurtu da. 2025eko edizioan, TOC eta Euskoprincess izan ziren hautatutako proposamenak.

BASQUE. MUSIC.

BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
?>