Artistas en Ruta: Hilario Rodeiro
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Urr 202519Abe 2025
Lleida | Santiago de Compostela | Tarragona | Santa Cruz de Tenerife
AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2025eko bigarren zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Mirua, Hilario Rodeiro eta Silitia. Hauek dira 2025eko bigarren zikloan Hilario Rodeiro taldeak eskainiko dituen kontzertuen data eta tokiak:
Urriak 10, Café del Teatre (Lleida)
Urriak 25, A Casa das Crechas (Santiago de Compostela)
Abenduak 14, El Club (Tarragona)
Abenduak 19, Café Teatro Rayuela (Santa Cruz de Tenerife)
Hilario Rodeiro Quinteto
Hilario Rodeiro Andoainen bizi den musikari galiziarra da (Santiago, 1981), hainbat estilo menperatzen dituen artista, konpositore eta inprobisatzailea.
´Pausa´ diskoa plazaratu duen Hilario Rodeiro Quinteto taldearen burua da. ´Pausa´ pop-rock instrumentalaren, ganbera-musikaren eta jazz esperimentalaren arteko mugan mugitzen da. Bere azken diskoko piezak eguneroko etenaldietan inspiratzen dira, une ezberdinen arteko une eta elkarguneetan, beste batzuk aurreratzen eta iragartzen dituztenak, amaitzen edo pausatzen direnak... edo, besterik gabe, gertatzen direnak.
Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE, Olaia Inziarte, Maren, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Aldakan, Capsula, EZEZEZ, eta J Martina, besteak beste.
Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko.