Artistas en Ruta: Izaki Gardenak
Euskara. Kultura. Mundura.
-
09Api 202612Api 2026
Ourense | Lugo | Ferrol | Bueu
AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2026ko lehen zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Izaki Gardenak, Marte Lasarte eta Süne. Hauek dira 2026ko lehen seihilekoan Izaki Gardenak taldeak eskainiko dituen kontzertuen data eta tokiak:
Apirilak 9, Café Cultural Auriense (Ourense)
Apirilak 10, Clavicémbalo (Lugo)
Apirilak 11, La Room (Ferrol)
Apirilak 12, Aturuxo (Bueu)
Izaki Gardenak
Izaki Gardenak Gasteizko rock taldea da, Jon Basaguren musikariaren kantuak formatu bandan janzteko 2012an sortua. Ordutik, euskarazko pop-rock intimista eta melodikoa landu du, hitzei eta soinuen ñabardurei arreta berezia eskainiz. Taldeak 2012ko ‘Itsasargiak’ EParekin eman zituen lehen pausoak, eta geroztik hainbat disko plazaratu ditu, besteak beste ‘Amaieratik hasi’, ‘Aurri gara’, ‘Dena oskol’, 2024an argitaratutako ‘Orube’, eta 2025ean kaleratutako ‘Sitsak’. Lau urteko geldialdiaren ostean, ‘Orube’ diskoarekin eta 2025ean hasitako birarekin oholtzara itzuli da taldea, berriro ere entzuleekin hurbiltasunetik eta emozioetatik konektatzeko asmoz.
Artistas en Ruta
Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte: Mirua, Hilario Rodeiro, Silitia, Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE, Olaia Inziarte, Maren, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Aldakan, Capsula, EZEZEZ, eta J Martina, besteak beste.
Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko.