Artistas en Ruta: Silitia

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 17
    Urr 2025
    29
    Aza 2025
    Sevilla | Santiago de Compostela | Zaragoza

AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2025eko bigarren zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Mirua, Hilario Rodeiro eta Silitia. Hauek dira 2025eko bigarren zikloan Silitia taldeak eskainiko dituen kontzertuen data eta tokiak:

Urriak 17, Holländer (Sevilla)

Azaroak 8, A Casa das Crechas (Santiago de Compostela)

Azaroak 29, Creedence (Zaragoza)

Silitia

Bikote bizkaitarra Ibai Silicato (Lekeitio 1997) eta Xabier Barrutiak (Bilbo, 1999) osatzen dute. Beraien musika brioche pop gisa definitzen dute eta estiloen inguruan galdetzean, punky-funky-elektro-rock abestiak egiten dituztela diote. Etengabeko bilakaeran dagoen proiektua da, urrats bakoitzean haritzen dena.

Beren konposizioen zein zuzeneko aurkezpenen bitxikeriak deskribatzen zailak bezain ezabaezinak dira. 2025ean argitaratu zuten haien azken diskoa ‘Mirari Orok Tapatzen Zauria’, album horretan estilo bakar batetik haratago doaz eta sormena da lan guztiaren ardatz.Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da.

Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE, Olaia Inziarte, Maren, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Aldakan, Capsula, EZEZEZ, eta J Martina, besteak beste.

Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko.

Euskal kantagintzari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>