Artistas en Ruta: Mirua
Euskara. Kultura. Mundura.
-
04Urr 202502Aza 2025
Bartzelona | Madril | Logroño
AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2025eko bigarren zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Mirua, Hilario Rodeiro eta Silitia. Hauek dira 2025eko bigarren zikloan Mirua taldeak eskainiko dituen kontzertuen data eta tokiak:
Urriak 4, Vol (Bartzelona)
Azaroak 1, Vesta (Madril)
Azaroak 2, Fundición (Logroño)
Mirua
2019 sortu zen banda 3 lagunek osatzen dute: Maitane Iruiñ, Malentxo eta Mattin Zabeiro. Haien estilo musikalak pop klasikoaren, musika elektronikoaren eta indie experimentalaren soinuak eta instrumentuak nahasten ditu.
Miruak euskal musikaren soinu berriak aztertzen ditu, non kantautorearen letrak, euskara hutsean idatziak, pop eta sintetizadoreetatik hurbilago dauden beste soinu-elementu batzuekin elkartzen diren.
Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE, Olaia Inziarte, Maren, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Aldakan, Capsula, EZEZEZ, eta J Martina, besteak beste.
Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko.