Atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza-ikastaroa

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 02
    Urr 2026
    27
    Aza 2026
    Donostia

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroaren hamabigarren edizioa 2026ko urriaren 2tik azaroaren 27ra egingo da Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean.

Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatutako ikastaro honek nazioarteko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestatzea du helburu. Horretarako, Euskal Ikasketen didaktika hainbat ikuspegitatik landuko da, eta parte-hartzaileek hizkuntza eta kulturaren irakaskuntzarako metodologia, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzte.

Prestakuntza-programak hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, euskal literatura, artea, historia, diaspora, musika, zinema eta bestelako kultur adierazpenak uztartzen ditu, arlo bakoitzeko aditu eta profesionalen eskutik. Era berean, Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarea eta atzerriko unibertsitateetan eskaintzen diren aukerak ezagutzeko aukera ematen du.

Ikastaroa Giza eta Gizarte Zientzietako goi-mailako tituludunei, graduko azken mailako ikasleei, nazioarteko testuinguruetan euskara eta euskal kultura irakatsi nahi duten pertsonei eta arlo horretan diharduten irakasleei zuzenduta dago. Prestakuntzak 6 ECTS kreditu ditu, eta Etxepare Euskal Institutuak urtero antolatzen dituen irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa baloratzen da.

Xehetasun guztiak, hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>