BASQUE. MUSIC. BIME Bilbo deialdia

2025/06/02

Euskara. Kultura. Mundura.

2025eko urriaren 28tik 31ra egingo da BIME Bilbo nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek BIMErekin elkarlanean, euskal musikari eta taldeak jaialdiko showcasetan aurkez daitezen deialdia ireki du, tokiko talentuaren nazioarteko hedapenean lan egiten jarraitzeko helburuarekin.

Parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da ekainaren 23 baino lehen.

Aurkeztutako proposamenen artean, BIMEko programazio arloak hiru hautatuko ditu. Hautatutako artistek Bime Live jaialdiaren programazioan, bertako zein atzerriko profesionalen aurrean, showcase bat eskainiko dute. Emanaldia eskaintzeaz gain, hautatuek jardunaldi profesionaletan parte hartzeko aukera izango dute, kultura eta sormen industrietako sektorearekin sare profesionalak sortzeko aukera paregabea edukiz.

BASQUE. MUSIC.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzeko. Hemen kontsulta daitezke oinarriak.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu