Sortzaileak mugikortasunean laguntzeko bi deialdi berri

2025/05/23

Euskara. Kultura. Mundura.

Plazaratu dira AT! Euskal dantza eta abesbatzak eta AT! Euskal Kultura mugikortasuna sustatzeko dirulaguntza deialdiak. 

Guztira 50.000€ bideratuko dira bi deialdietara: 30.000€ AT! Euskal dantza eta abesbatzetara eta 20.000€ AT! Euskal Kulturara. Dirulaguntza hauen xedea da Euskal Herritik kanpo euskal kultur eta sormenaren posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzea.

AT! Euskal dantza eta abesbatzak

Euskal dantzaren eta abesbatzen arloko sortzaile eta eragileei zuzendutako laguntza lerro berria da. Eta euskararen eremu geografikotik kanpoko ekitaldietan parte hartzeko joan-etorri, dieta eta ostatu gastuen zati bat estaltzea da xedea.

Informazio gehiago

AT! Euskal kultura

Deialdi honen bidez irabazi asmorik gabeko jarduerak eta Etxepare Euskal Institutuaren beste deialdien bidez lagundu ezin diren kultura jarduerak babestuko dira. Euskararen eremu geografikotik kanpoko ekitaldietan parte hartzeko joan-etorri, dieta eta ostatu gastuen zati bat estaltzea da xedea.

Informazio gehiago

2025ean zehar (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra) gertatutako jarduerak laguntzeko eskabideak aurkez daitezke ekainaren 30a arte.

Esleipen prozedura lehiaketa bidez egingo da. Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira dirulaguntzak, proportzionalki lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu