Weidengo 9. poesia itzulpen tailerra: Lizar Begoña

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 23
    Urr 2025
    27
    Urr 2025
    Weiden

Weidengo Bederatzigarren Poesia Itzulpen Tailerra 2025eko urriaren 23tik 27ra izango da. 2017tik urtero egiten den itzulpen-tailerrak euskarazko, katalanezko eta galegozko poesia modernoa beste hizkuntza-eremu batzuetan ezagutaraztea du helburu.

Aurtengo edizioan, Lizar Begoña euskal idazlea, Jaume Coll Mariné eta Jesús Castro Yañez izango dira parte-hartzaileak, eta beren obren zatiak aurkeztuko dituzte. Ondoren, aurkeztutako poemak Europako hainbat hizkuntzatara itzuliko dira, Alemania, Italia, Serbia, Eslovenia eta Espainiako itzultzaileen laguntzarekin.

Tailerra Leipzigeko Unibertsitateko Soziologia eta Hizkuntzalaritza Aplikatuko katedrak eta Ibero-Romance sailak antolatu dute, eta aurten Kataluniako Institut Ramon Llull kultura institutuaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Galiziako Xuntaren eta Leipzigeko Unibertsitateko Katalan ikasketei dagokion Marià Villangómez Katedraren babesa jasoko du.

Lizar Begoña euskal poeta eta idazleak gaztetatik idazten du poesia. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta urtebete eman zuen Ravenako Arte Ederren Akademian. Ondoren, Artea eta Sorkuntza ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. BilbaoArt-en hainbat proiektutan kolaboratzaile jardun du, euskara irakasle gisa lan egiten du, eta hainbat modutan aritzen da arte plastikoetan eta poesian, bi diziplinak uztartuz. 2020an Donostia Kultura III. poesia saria irabazi zuen ‘Aro beilegia’ (Balea Zuria, 2020) poema-liburuarekin. ‘Itzalkinak eguzkitan’ lanagatik Igartza saria jaso zuen 2022an. ‘Gepardo japoniarrak’ (Susa) poesia-liburua 2022an argitaratu zuen eta ‘Mundu zitalaren kontra’ (Elkar) eleberria, 2024. urtean.

Euskal literaturari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>