Biennale Sessions: Mikel Onandia
Euskara. Kultura. Mundura.
-
27Mai 2026
Venezia
Mikel Onandia arte historialari eta komisarioak hitzaldia emango du maiatzaren 27an, Biennale Sessions egitasmoaren baitan. Veneziako Biurtekoaren hezkuntza-programa da hau, unibertsitateei, arte ederren akademiei eta goi-mailako hezkuntza erakundeei zuzendua.
Trame e identità nell’arte basca. Modernità, avanguardia, postmodernità izenburupean, Onandiak azken mendean euskal arteak izan duen bilakaera aztertuko du: identitateari eta modernitateari lotutako hizkuntza plastiko propio baten eraikuntzatik hasi eta gaur egungo testuinguru globalean sortutako ikuspegi eta irakurketa berrietaraino.
Hitzaldia Iñaki Alfaro irakasleak antolatu du, Veneziako Ca’ Foscari Unibertsitearen eta Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Programaren eskutik. Jarduera honek emango dio amaiera maiatzaren 6an, 7an eta 8an Veneziako Biurtekoaren testuinguruan burutu zen I Baschi alla Biennale 1976/2026 proiektuari