BIME Bogotá 2025: Basque. Music.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
06Mai 202509Mai 2025
Bogota
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2025eko maiatzaren 6tik 9ra egingo da. Ezpalak taldeak BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcasean parte hartuko du.
Musika industriaren nazioarteko topaketa da BIME, 2013tik egiten da Bilbon eta aurten Bogotan egingo den laugarren edizioa izango da.
Showcase bat eskaintzeaz gain, Ezpalak taldeak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du.
Ezpalak taldeak ‘Gatza’ diskoa aurkeztuko du Kolonbian, taldeak berak ekoitzitako lana eta haien ibilbideko laugarren LPa. Taldea Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesiasek (bateria) osatzen dute. 2019an sortu zenetik, Ezpalak euskal musika alternatiboaren erreferente bihurtu da.
Jarduerak eta informazio praktikoa
Maiatzak 6, asteartea:
- Lankidetza Profesionalerako Euskal Herria - LATAM foroa. Urtero bi herrialdetako profesionalak elkar ezagutzeko egiten den jarduera zabaldu eta Hego Ameriketako beste herrialde batzuetako profesionalek ere parte hartuko dute 2025ean. 10:30etan ekitaldiak gosaria izango du Mesas de trabajo aretoan, EAN Unibertsitatean.
- BASQUE. MUSIC. showcase: Ezpalak. 22h, 440 Music Hall.
Maiatzak 8, osteguna
- Mahai-ingurua: País Vasco y Cataluña: estrategias de apoyo para la internacionalización musical. Etxepare Euskal Institutua eta Kataluniako Institut Ramon Llull antolatuta, bi erakundeetako, ICEC eta Musika Bulegoko ordezkariek mugikortasun eta nazioartekotze estrategia lerroak aurkeztuko dituzte. 11h05, sala Campus.
- Ezpalak taldeak egonaldi artistikoa egingo du Superlitio musika talde kolonbiarrarekin.
BASQUE. MUSIC.
Euskal Herriko musika nazioartekotzeko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen duten BASQUE. MUSIC. plataforma Kolonbiako hitzordu honetan egongo da beste behin Latinoamerika eta Euskal Herriaren arteko zubi artistiko eta profesionalak eraikitzeko helburuz.
BASQUE. MUSIC. showcaseaz gain beste euskal musikari baten parte hartzea ere izango da BIME Bogotan. Idoiak ‘De amar y desandar’ diskoa aurkeztuko du, bizitzerako deia den album pertsonala.