Cafe OTO: Xabier Erkizia, Ibon RG eta Verde Prato
Euskara. Kultura. Mundura.
-
06Abu 2025
London
Musika Dena eta ez Dena jaialdiaren amaiera gisa, hiru euskal artista Londreseko Cafe OTOn arituko dira abuztuaren 6an Tabakalerak, Hegoa Diska-ek Etxepare Euskal Institutuak antolatutako jardunaldian. Xabier Erkiziak ikertzaile eta soinu-artistak ‘Memorias de Montevideo’ eta Jorge Oteiza eskultorearen artxiboko grabazioak aurkeztuko ditu. Ibon RGk, euskal eszena esperimentaleko izen nagusiak, a capella kantuari helduko dio inprobisazio instrumentalekin uztartuz. Azkenik, Verde Prato (Ana Arsuaga) artista eta musikariak proiektu hibridoa eramango du, elektronika, folka eta arte bisualak elkartuta.
Musika Dena eta ez Dena
Musika Dena eta ez Dena jaialdiak esperimentazioa, performancea eta instalazioaren artean dabiltzan tokiko zein nazioarteko artisten proposamenak aurkeztu zituen uztailaren 18tik 20ra. Besteak beste, Ale Hop, Estanis Comella, Loula Yorke, Exotic Sin, Verde Prato + Bronquio, Ferando Carvalho, Garazi Navas eta Ryosuke Kiyasu-k hartu zuten parte.
Cafe OTO
Musika dena eta ez Dena jaialdiari musika esperimentalerako eta abangoardiako musikarako erreferentziazko gune den Cafe OTO-n emango zaio amaiera. Free jazz eta elektronika bezalako generoetan espezializatuta, kontzertuen programazio jarraitua eskaintzen du Cafe OTOk, eta musika-sorkuntza garaikidearen epizentro bezala finkatu da.