Deabru Beltzak: Su Talka Tour 2025

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 07
    Eka 2025
    Kertsaint-Plabennec

Deabru Beltzak kale-antzerki taldeak ekainaren 7an estreinatuko du ‘Su Talka’ ikuskizun berria Bretainiako Kertsaint-Plabennec hirian.

Ça colle au basque’ euskara eta euskal kultura frankofonian zabaltzeko eta sustatzeko helburua duen egitasmoaren baitan kokatzen da bira hau.

Deabru Beltzak taldeak astebeteko bi egonaldi artistiko egin ditu haien lan berria prestatzeko: maiatzaren 24tik ekainaren 1era Garges-lès-Gonesse, Parisen egon ziren, eta ekainaren 2tik 6ra Brest hiriko ‘Leforneau: cente national des arts de la rue’ zentroan. Egonaldietan zehar haien sorkuntza berrian murgiltzeko aukera izan dute.

Ekainaren 7an izango da Su Talka emanaldiaren estreinaldia, Kertsaint-Plabennec hiriko kaleetan.

Ekainaren 7tik abenduaren 7ra Deabru Beltzak taldeak Frantzia osotik bira egingo du, euskal antzerkigintza herrialdeko toki desberdinetara eramanez. Uztailaren 13, abuztuaren 7, 8, 9, 12 eta 13, irailaren 20, 25 eta 27 eta abenduaren 5 eta 6an antzerki taldea Frantziako kaleetan zehar ikusteko aukera egongo da.

Deabru Beltzak

Kale-antzerki taldea da, 1996an Euskal Herriko hainbat antzerki talde profesionaletako aktoreek sortua. Harrezkero, 10 antzerki obra sortu dituzte, 3.000 antzezpen baino gehiagorekin, 80 ekitaldi berezirekin, 50 hiriko ospakizunekin eta mundu osoko 35 antzerki konpainia baino gehiagorekin kolaboratu dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu