dFERIA 2024: Metamorphosis Dance

Euskara. Kultura. Mundura.

dFERIA 2024: Metamorphosis Dance
  • 10
    Mar 2024
    Donostia

Iratxe Ansaren eta Igor Bacovichen (Metamorphosis Dance) azken lana, Rhapsody in Blue, 30. dFERIA Donostiako Arte Eszenikoen Feriaren inaugurazio ekitaldian izango da.  Martxoaren 10ean izango da, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 19:00etan.

Iratxe Ansa eta Igor Bacovich koreografoek ‘Rhapsody in Blue´ izeneko obra berria ekarriko dute Donostiara. Pieza hau Fondazione Nazionale della Danza eta Fondazione Teatro Regio di Parmarekin batera ekoiztu dute, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Aterballetto konpainiako dantzariekin osatu dute koreografia eta Teatro Regio di Parman estreinatu zen otsailean, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.  

Askotariko estiloak erabat ulertzeko gai diren 16 interprete bakarlarik osatzen dute Centro Coreogra­co Nazionale/ Aterballetto. Beren ospea nazioartean zabaldu da, interpreteen kalitate nabarmenari esker. Italiako dantza garaikideko konpainiarik garrantzitsuena eta bertako balletaren produkzio erakunde iraunkor nagusia da, eta ‘Yeled’, ‘Shoot Me’ eta ‘Rhapsody in blue’ (Metamorphosis Dance) piezek osatutako programa aurkeztuko du dFERIAn.

Etxepare Euskal Institutua eta artista

Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek (Metamorphosis Dance) osatutako koreografo bikoteak Fondazione Nazionale della Danzak enkargatuta diseinatu du lan hau, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Institutuak babesletza-kontratua sinatu du Aterballettorekin, bikote koreografikoaren eta konpainiaren arteko lankidetza ahalbidetuz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu