Edinburgh Spanish Film Festival: ´Maspalomas´ + ´Karmele´ + ´Gaua´

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 07
    Urr 2026
    09
    Urr 2026
    Edinburgo (Eskozia)

Urriaren 1etik 19ra Edinburgon egin den jaialdiak euskal zinemari eskainitako Basque Window atala hartuko du, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Hiru film aurkeztuko dira bertan: Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Maspalomas, Asier Altunaren Karmele eta Paul Urkijoren Gaua.

Etxepare Euskal Institutuak babestutako ekimen honek euskal zinemaren nazioarteko ikusgarritasuna indartzea du helburu, eta euskal zinemagileen eta nazioarteko publikoaren arteko topaketa sustatzen du. Aurtengo edizioan, Asier Altuna zuzendariak bere filma aurkeztuko du Edinburgon eta ikusleekin solasaldian parte hartu du.

´Maspalomas´ (Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi, 2025)

Vicente 76 urteko gizona da, eta Maspalomasen askatasunez bizi da bikotekidearekin hautsi ondoren. Ustekabeko istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du, eta zahar-etxe batean sartzean bere sexu-orientazioa ezkutatzea erabakiko du. Identitateari, zahartzaroari eta norbera izateko askatasunari buruzko istorioa da.

Urriaren 9an proiektatuko da, Edinburgh Filmhouse aretoan.

´Karmele´ (Asier Altuna, 2025)

1937an, Karmelek eta bere familiak Frantziara ihes egin behar dute gerraren ondorioz. Erbestean euskal kulturaren alde lanean ari den talde batekin harremanetan jarriko da, eta Txomin tronpetajolea ezagutuko du. Maitasuna, erbestea eta erresistentzia uztartzen dituen kontakizun historikoa da.

Urriaren 7an proiektatuko da, Edinburgoko Institut Français-en, Asier Altuna zuzendariaren parte-hartzearekin.

´Gaua´ (Paul Urkijo, 2025)

XVII. mendeko Euskal Herriko mendietan girotuta, sorgin-ehizaren garaian, Kattalinek senarrarengandik ihes egingo du gauaren erdian. Basoan barrena, kondairak eta naturaz gaindiko presentziak aurkituko ditu. Euskal mitologia, beldurra eta fantasia uztartzen dituen filma da.

Urriaren 8an proiektatuko da, Edinburgoko Filmhouse aretoan eta Glasgow Film Theatre aretoan

Edinburgh Spanish Film Festival

Edinburgh Spanish Film Festival jaialdiak Espainiako eta Latinoamerikako zinema garaikidea nazioarteko publikoari hurbiltzea du helburu. Jaialdiak hainbat genero eta ikuspegi biltzen ditu bere programazioan, eta filmen emanaldiez gain, zinemagileekin solasaldiak eta bestelako kultur jarduerak antolatzen ditu.

2026ko edizioak Eskoziako eta Ingalaterrako beste hainbat hiritara ere zabaldu du bere programazioa. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan antolatutako Basque Window atalak euskal zinemaren aniztasuna ezagutzeko aukera eskainiko du, egungo euskal zinemagintzako hiru proposamenen bidez.

Euskal zinemari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>