Womex: Bi Fado
Euskara. Kultura. Mundura.
-
24Urr 2026
Las Palmas
BI-FADO proiektua WOMEX 2026 nazioarteko musika azokaren programazio ofizialean izango da. Urriaren 24an, 23:00etan, showcasea eskainiko du Atlantic Connections Stage agertokian, Sala Jerónimo Saavedran, Las Palmas Kanaria Handikoan.
Agus Barandiaran euskal trikitilariak eta Custódio Castelo portugaldar gitarra-jotzaileak osatutako BI-FADO proiektuak euskal eta portugaldar musika-tradizioak uztartzen ditu. Trikitixaren eta gitarra portugaldarraren arteko elkarrizketaren bidez, euskal fandangoen eta biribilketen bizitasuna fadoaren adierazkortasunarekin lotzen du.
WOMEX
WOMEX munduko musiken sektoreko nazioarteko topagune profesional nagusietako bat da. Aurreko edizioetan ere izan da euskal musikaren ordezkaritza BASQUE.MUSIC. plataformaren eskutik; 2025ean, esaterako, Maite Larburu aritu zen Tamperen (Finlandia).
EAS-EZE: euskal arte garaikidea Buenos Airesen
EAS-EZE nazioarteko ikerketa, ekoizpen eta truke artistikorako programa da, Bitaminek sustatua, Etxepare Euskal Institutuaren eta MUNTREFen lankidetzarekin.
Programaren helburua ikerketa eta ekoizpen artistikoa sustatzea, euskal artisten nazioarteko proiekzioa indartzea eta haien mugikortasuna bultzatzea da, sorkuntzarako testuinguru berriak sortuz eta Euskal Herriko eta Argentinako arte-eszenen arteko harremanak sendotuz.
2026koa EAS-EZEren hamargarren edizioa da. Jaime de los Ríos eta Mikel Otxoteko hautatu dituzte beren proiektu artistikoak garatu eta ondoren Buenos Airesen aurkezteko. Informazio gehiago EAS-EZE 2026ri buruz Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.
Informazio praktikoa
Inaugurazioa: 2026ko urriaren 4a, igandea, 12:00etan
Lekua: MUNTREF – Hotel de Inmigrantes
Helbidea: Av. Antártida Argentina S/N, Puerto Madero, Buenos Aires
Ordutegia: asteazkenetik igandera, 11:00etatik 18:00etara
Bisita gidatuak: larunbat eta igandeetan, 14:00etan
Sarrera: doan