Eduardo Chillida Katedra 2025: James Nisbet

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 23
    Eka 2025
    02
    Uzt 2025
    Frankfurt

Etxepare Euskal Institutuak Goethe Universitat Frankfurt am Maine unibertsitatean sustatutako Eduardo Chillida Katedrako aurtengo ikerlari gonbidatua James Nisbet izango da.

James Nisbet Irvineko California unibertsitateko Artearen historiako irakaslea da. 2022az geroztik, unibertsitateko Ingurugiro Humanitateen ikerketa-zentroko zuzendari ere bada. Bere ikerketak artea, teoria eta kritika modernoa eta garaikidea aztertzen ditu, ingurugiro-historia, zientzia modernoa, abstrakzioa, kontzeptualismoa eta argazkilaritzaren historia arretagune berezi gisa dituelarik. Bi mintegi zuzenduko ditu.

Mintegietako bat graduko ikasleei zuzendua da eta abstrakzioa hartuko du aztergai, XX. eta XXI. mendeetako ikusizko arteetan dituen espresiobide ezberdinetan. XX. mende hasierako Europako abangoardia historikoari lotuta egon izanagatik ere, abstrakzioa behin-behinean irismen handikoa bezain itzurkorra den kultur kontzeptua da. Europar testuinguruan, abstrakzioa teknologiaren parekotzat hartu izan da, garapen edo aurkikuntza gisa ikerketaren agendan profesional-adituen eskutik agertu ohi izan den hein berean. Historiak aditzera emango luke abstrakzioa –Mendebaldeko kultura kolonizatzailearen jatorriaren pare--, lehendabizikoz Europar kontinentean agertu zela, munduko beste kontinente eta gizarteetara barreiatua izan baino lehen. Hein horretan, abstrakzioak, bere burua eduki errepresentatiboaz aske legokeen zerbait izatea baino, gehiago du arte errepresentatiboaren materializazioari eta historiari uko egitetik.  Artearen historia eta oinarrizko iturrien materialak konbinatuta, mintegiak abstrakzioa praktika artistiko gisa aletuko du, aldi berean azken urteotako modernitatearen kultur-konplexutasun orokorretan antzeman daitezkeen ondorioak aztertuz.

Egitaraua:

  • Astelehena, ekainak 23, 9:00etatik 12:00etara, SH 0.106
  • Asteazkena, ekainak 25, 9:00etatik 12.00etara, SKW 5B-118
  • Ostirala, ekainak 27, 9:00etatik 12:00etara, SH 0.104
  • Astelehena, ekainak 30, 9:00etatik 12:00etara, SH 0.106
  • Asteazkena, uztailak 2, 9:00etatik 12:00etara, SH 3.103

 

Beste mintegia masterreko ikasleei zuzendua da eta arte ekokritikoa izango du ardatz. Kontzeptua XIX. mende amaieran sortua izan zenetik, ekologiak egungo mundu fisikoaren eta haren formakuntzaren interrelazioa kritikoki pentsatzera behartu ditu ikerlariak. Ekologia natur zientzien adar nolabait berria den arren, eta mailarik oinarrizkoenean izaki bizidunen eta ez bizidunen arteko lotura esplikatzea xede duen arren, ingurugiro-dependentziaren eta -aldaketen gertakariak ditu aztergai, ekologiaren artikulazioa bera luzaz gainditzen dituztenak. Antzeko dinamika batek giza-zientzietan sortu diren kezka ekologikoen berri ematen digu, hala nola, Artearen Historiak. Mintegi honek galdera gako zenbait planteatuko ditu, ikerlariek, komisarioek eta artistek planetaren klima-krisialdiari nola erantzun izan dezaten.

Egitaraua:

  • Astelehena, ekainak 23, 13:00etatik 16:00etara, SH 3.105
  • Asteazkena, ekainak 25, 13:00etatik 16:00etara, SH 3.103
  • Larunbata, ekainak 28, 13:00etatik 16:00etara, SH 1.102
  • Astelehena, ekainak 30, 13:00etatik 16:00etara, NG 2.701
  • Asteazkena, uztailak 2, 13:00etatik 16:00etara, SP 2.03

Euskal arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu liburu hau

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu