Jean Haritschelhar Katedra 2025: Jennifer Green
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Eka 202518Eka 2025
Bordele | Baiona
Etxepare Euskal Institutuak Université Bordeaux Montaigne-n sustatzen duen Jean Haritschelhar Katedraren baitan Jennifer Green Melbourneko Unibertsitateko Hizkuntza eskolako ikerlariak ekainaren 10etik 18ra egingo du egonaldia.
Ikerlaria Australia erdialdeko hitzezko eta ikusizko artearen inguruan arituko da. Katedraren baitan bi jarduera nagusi egingo dira: ekainaren 12an aurkezpena Baionan eta 16an aurkezpena eta tailerra Bordelen.
Ekainaren 12an Jennifer Green-ek mintzaldia eskainiko du Baionako Euskal Museoan EKE Euskal Kultur Erakundearen lankidetzarekin batera, ‘Lurretik marraztua: Australia erdialdeko hitzezko eta ikusizko artea’ gaiaren inguruan. Erdialdeko Australiako basamortuetan ahozko artearen eta arte bisualaren aborigen praktika berezien inguruan arituko da.
Ekainaren 16an Bordelen egun osoko ekitaldia antolatuko da.
Jean Haritschelhar Katedra
Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitateetan sustatzen dituen katedretako bat da Université Bordeaux Montaigne-ko Jean Haritschelhar Katedra. 2016an sortutako katedra honen bidez, euskal ikasketak, bereziki literatura eta linguistika, eta iberiar ikasketak sustatzen dira.