Elbira Zipitria Katedra 2026: Gorka Espiau
Euskara. Kultura. Mundura.
-
26Urr 202608Aza 2026
McGill University Montreal
Gorka Espiau izango da 2026–2027ko Etxepare Euskal Institutuaren Elbira Zipitria Katedrako titularra McGill University-n, Montrealen. Egonaldiaren ardatza berrikuntza soziala izango da, eta Euskal Herriaren eta Quebecen arteko esperientzia, ezagutza eta lankidetza-aukerak aztertuko ditu.
Gorka Espiau eta Elbira Zipitria Katedra
Gorka Espiau Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies erakundeko zuzendaria da, eta berrikuntza sozialaren, gobernantzaren eta eraldaketa sistemikoaren inguruko proiektuetan jarduten du. McGill University-ko CIRM/CRIEMekin lotura luzea du, eta aurrez ere irakasle eta ikertzaile gisa aritu izan da bertan.
Egonaldiaren ardatza
Egonaldiaren helburua Agirre Lehendakaria Centerren lana partekatzea da, gizarte-erronka konplexuei aurre egiteko azpiegitura eta berrikuntza-eredu berriak aztertuz. Quebec nazioarteko erreferentzia da berrikuntza sozialaren eta berrikuntza-ekosistemen arloan, eta egonaldiak aukera emango du tokiko esperientzia aurreratuak ezagutzeko eta Euskal Herriaren eta Quebecen arteko lankidetza-proiektu posibleak identifikatzeko.
Programa
Programak CRIEM–McGill University inguruan antolatutako jarduerak izango ditu ardatz, tartean hitzaldiak eta mintegiak.
Jarduera nagusietako bat “Politiques de science, de technologie et d’innovation : perspectives du Pays basque et du Québec” mintegia izango da, urriaren 27an Montrealen.
Bestalde, bi hitzaldi ere aurreikusten dira:
From Industrial Heritage to Democratic Futures: Lessons from Bilbao and Montreal
Cities that Care: Building Compassionate, Democratic, and Innovative Communities from Bilbao to Montreal
Data: 2026ko urriaren 26tik azaroaren 8ra
Lekua: McGill University, Montreal
Katedra: Elbira Zipitria Katedra
Gonbidatua: Gorka Espiau Idoiaga
Gaia: Berrikuntza soziala
Elbira Zipitria Katedra
Euskal ikasketen irakaskuntza kultur berrikuntzari lotuta, irakaskuntzan eta gizartean euskararen sustapena lantzen du katedrak, 2022tik. Urteroko egitaraua bideratzeko McGill Unibertsitateko Letren Fakultatea eta Ingeniaritza Fakultateaz gain, Center for Interdisciplinary Research on Montreal ikerketa zentroak ere egiten du lan. Elbira Zipitria katedra 2022an sortu zen, eta katedraren aurkezpen ekitaldian Idoia Fernandezek, Miren Azkaratek eta Pablo Suberbiolak parte hartu zuten, euskal kultura eta kultur berrikuntza gaiak jorratu ziren jardunaldian.