Eskoziako Hospitalfield eta Glasgow Sculpture Studiosen egonaldi artistikoa egiteko deialdia ireki da
2026/04/27
Euskara. Kultura. Mundura.
Eskoziako Hospitalfield eta Glasgow Studios Sculpture zentroetan arte-egonaldi bana egiteko deialdia ireki da, Tabakalera, British Council eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzaren programaren bitartez.
Deialdia Euskal Herrian diharduten artistei zuzendua da, betiere Eskozian testuinguru artistiko berriak aztertu eta bertako ibilbide artistikoa zabaldu nahi baldin badute.
Arte-egonaldiak lau asteko iraupena izango du, eta espazioa, testuingurua eta denbora esleituko dizkio hautatutako artistari bere proiektua gara dezan. Egonaldia 2026ko abuztuaren 31ren eta irailaren 28aren artean gauzatuko da eta bi zatitan bereiziko: lehen hamabostaldia Hospitalfield sorkuntza gunean, Arbroath hirian (abuztuak 31 – irailak 14), eta bigarren hamabostaldia Glasgow Sculpture Studios ekoizpen-zentroan, Glasgow hirian (irailak 14 – 28).
Hautagaitza guztien artetik bakarra aukeratuko da.
Deialdi honetan izen emateko epea 2026ko ekainaren 1era arte izango da zabalik.
Deialdiaren oinarriak kontsultatu eta proposamenak aurkezteko informazio guztia honako esteka honetan dago eskuragarri.