Etxepare- Laboral Kutxa itzulpengintza sariaren hirugarren edizioan izena emateko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-06-05

Etxepare – Laboral Kutxa itzulpengintza sariaren hirugarren edizioa martxan da, eta dagoeneko zabalik dago –ekainaren 30a arte- proposamenak bidaltzeko epea. Deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpen lan bat sarituko da eta, horrela, euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi dituzte bi erakundeek, elkarlanean.

Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan; hori dela eta, 4000 euroko saria argitaletxeak eta itzultzaileak partekatuko dute, erdibana. Gainera, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute onuradunek, sari-banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, elkarrizketak…).

Izena eman ahal izateko lanak jatorriz euskaraz idatzitako eta argitaratutako literatura-obra baten itzulpena behar du izan, 2016. urtean argitaratutakoa;  eskabidea itzultzaileak, argitaletxeak nahiz liburugintzaren, literaturaren edota itzulpengintzaren arloko bestelako eragileren batek egin ahal izango du eta posta elektronikoz bidali beharko da etxepare@etxepare.eus helbidera eskatutako dokumentazioarekin batera (ondoren liburuaren ale bat bidali beharko da Etxepareko egoitzara).

Sari honek Etxepare Euskal Institutuak euskal literaturaren itzulpengintza sustatzeko lantzen dituen beste ildoekin bat egiten du, hala nola itzulpengintzarako urteroko diru-laguntzak. Lehen edizioan Isaac Xubín-ek eta Kalakandra argitaletxeak eskuratu zuten saria, Joseba Sarrionandiaren Tempo de exilio-ren galizierarako lanagatik. Bigarrenean, aldiz, Nami Kaneko itzultzaileak eta Hakusuisha argitaletxeak, Kirmen Uriberen Mussche lanaren itzulpenagatik.

Deialdi osoa eta izen ematea esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.