Etxepare Euskal Institutuak hiru irakurletza-deialdi zabaldu ditu (2026)
2026/04/15
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal Etxepare Institutuak hiru irakurletza-deialdi zabaldu ditu eta maiatzaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak. Hautatutako irakurleak honako unibertsitate hauetan arituko dira 2026/2027 ikasturtetik aurrera.
- Universität Leipzig | Euskara eta euskal kulturako irakurlea
- Universidad de Chile y Pontificia Universidad Católica de Chile | Euskara eta euskal kulturako irakurlea
- Tbilisi State University | Euskara eta euskal kulturako irakurlea
Irakurletzak
Mundu osoko unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatzen ditugu euskal ikasketak eskaini ditzaten. Eta programa ezberdinen bidez irakaslegoaren prestakuntza eta ikasleen euskara gaitasuna sustatzen dugu. Euskara eta euskal kulturaren nazioarteko onespena indartu eta beste hizkuntza eta komunitate batzuekin elkarguneak sortzeko euskal ikasketak sustatzen ditugu nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan, irakurletza programaren bitartez.