Europalia Morpho Tabakalera: Leire Lacunza Miranda

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 07
    Api 2026
    30
    Eka 2026
    Anberes

Artisten mugikortasuna lagundu eta bultzatzeko eta haien arteko kultura eta diziplina anitzeko trukea bultzatzeko asmoz, Tabakalera Morphorekin elkarlanean ari da Europalia jaialdiaren esparruan. Horretarako, Europaliak, Morphok, Tabakalerak eta Etxepare Euskal Institutuak Morpho eta Tabakaleraren arteko erresidentzia truke programa bat jarri dute martxan.

Aurtengo artista aukeratua Leire Lacunza Miranda da, eta arte-egonaldia Morphon (Anberes, Belgika) egingo du, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.

Egonaldiak hamaika asteko iraupena izango du, eta lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu proiektu artistiko bat garatu ahal izateko. Arte-egonaldi hau apirilaren 7tik ekainaren 30era egingo da.

Egonaldi honek Euskal Herriko arte-praktikak testuinguru artistiko berrietan esploratu eta beren ibilbide artistikoa nazioartera zabaldu nahi duten sortzaileei zuzendua dago.

Leire Lacunza

Leire Lacunza Miranda (Donostia, 1996). Arte ikasketak Bilbon amaitu ondoren, Pekingo Shangyuan Art Museum-en egoitza artistiko bat egin zuen. 2018ko udan Tabakalerako Artistentzako Tailerrean parte hartu zuen. Bere lana Bilboko Aire galerian, Shangyuan Art Museum-en eta Horcasitas Jauregian erakutsi du.

Euskal arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>