Eurosonic 2026: jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik

2025/06/06

Euskara. Kultura. Mundura.

ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da ESNS eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da zabalik.

Izen ematea esteka honen bidez egiten da.

Musika jaialdia izateaz gain, Europako musikarako sareen elkartrukerako eta sorkuntzarako plataforma nagusia da, eta artista hasiberriei nazioarteko musika-eszenan sartzen laguntzen die. Urtero, ESNSk nazioarteko 4.000 ordezkari baino gehiago erakartzen ditu, tartean 400 jaialdi ordezkari baino gehiago.

Hurrengo edizioa 2026ko urtarrilaren 14tik 17ra egingo da Groningenen (Herbehereak).

Eurosonic Noorderslag (ESNS) Herbehereetako Groningen hirian urtarrilean ospatzen den Europa mailako musika jaialdi eta konferentzia da. Aurreko urteetan EZEZEZ, Divorce From New York,  Zetak eta Merina Gris taldeek  BASQUE. MUSIC. markaren babesean parte hartu dute ESNS-n.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu