Euskal literaturan zehar bidaia eta Amama pelikula, Habanako irakurletza berrian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-12-14

Azaroaren 22an abiatu zen Etxepare Euskal Institutuaren irakurletza berria Habanako Unibertsitatean, Euskal Hizkuntzaren Historiaren inguruko eskolekin. Baina horrez gain, bestelako ekintzak ere antolatu dira irakurletzan: bihar, abenduaren 15ean Mari Jose Olaziregi literatur kritikari eta UPV-EHUko irakasle titularrak hitzaldia eskainiko du, eta 19an, aldiz, Amama (Asier Altuna, 2015) filma ikusiko dute unibertsitatean, irakurletzan antolatzen ari diren Euskal Zine-forum-aren baitan.

Olaziregi, azaroa bitartean Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria izan dena, euskal literaturaz arituko da irakurletza berriari ongietorria emateko: “Un viaje por la lengua y literatura vasca” hitzaldia eskainiko du. Humanitate fakultatean izango da ekitaldia.

Bestalde, astelehenean Amamafilma proiektatuko dute Universidad de La Habanan, eta Ander Lipus filmeko protagonistetako bat bertan izango da pelikula aurkeztu eta bertaratzen diren horiekin solasteko.  

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu