Hiru euskal poeta QLit 2026 jaialdian, Bartzelonan
Euskara. Kultura. Mundura.
-
15Urr 202616Urr 2026
Bartzelona
Oihana Arana, Itxaro Borda eta Angel Erro euskal poetek QLit literatura queer jaialdiaren bederatzigarren edizioan parte hartuko dute, urriaren 15ean eta 16an, Bartzelonan. Haien parte-hartzea Etxepare Euskal Institutuaren, Euskal Idazleen Elkartearen (EIE) eta Associació d´Escriptors en Llengua Catalana (AELC) elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko da.
Urriaren 16an, 18:30ean, hiru euskal poetek Poètiques queer d´anada i tornada (Joan-etorriko poetika queerrak) izeneko errezitaldian parte hartuko dute, Ria Dueñas, Biel Mesquida eta Martí Sales poeta katalanekin batera. Saioan Anna Pantinat musikariak ere parte hartuko du. Errezitaldia La Bonne – Centre de Cultura de Dones Francesca Bonnemaison zentroan izango da (Sant Pere Més Baix kalea, 7, Bartzelona). Sarrera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
QLit: literatura eta hizkuntzen arteko elkarrizketa
QLit jaialdia 2018an sortu zen, eta literatura queeraren inguruko sorkuntza, hausnarketa eta elkarrizketa sustatzen ditu. Aurreko edizioan, 2025ean, Kataluniako Herrialdeetako eta Esloveniako poetak bildu zituen Poètiques queer d´anada i tornada errezitaldiak. Aurten, euskal poeten parte-hartzeak hizkuntza eta literatura-tradizioen arteko elkarrizketari jarraipena emango dio.