Euskal zinearen zikloa Txilen
Euskara. Kultura. Mundura.
-
03Abe 202517Abe 2025
Viña del Mar
FICViña, Viña del Mar-ko nazioarteko zinemaldiaren osagarri gisa, euskal zine zikloa egingo da Txileko hiri horretan, bertako udala, Euskadiren Txileko Ordezkaritza eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzari esker.
Abenduan zehar, egungo euskal zinemako ikuspegi ezberdinak islatzen duen film sorta bat aurkeztuko da. Emanaldiak Errioxa Jauregian izango dira, Aldo Francia aretoan, sarrera librearekin eta elkarrizketarako espazioak eskainiko dira iritziak partekatu eta sorkuntza-prozesuak hobeto ezagutzeko.
Aurten, gainera, Lara Izagirre zuzendari eta ekoizlea bertaratuko da, elkarrizketa-saioak eta ikusleen prestakuntzarako saio berezi bat partekatuz.
Aurtengo edizioan film eta jarduera hauek eskainiko dira:
‘La Cima’ (Ibon Cormenzana, 2022)
Abenduak 3
16:00 | Errioxa Jauregia, Aldo Francia aretoa
Mateok lehen aldiz egingo dio aurre planetako mendirik arriskutsuena den Annapurnari, gailurrera iritsi eta aspaldiko promesa bat betetzeko erronkarekin. Igoeran, istripu larri bat sufrituko du, konorterik gabe eta zauri larriz geratuz. Ordu batzuk geroago, Ionek aurkituko du, negua bakardadean eta mundutik urrun igarotzen ari den aterpe batean bizi den alpinista esperientziadunak. Mateo han egoteko arrazoiak ulertzen ez baditu ere, Ionek bere helburura iristen laguntzen saiatuko da.
‘La Cima’ Ione (Patricia López Arnaiz) eta Mateo (Javier Rey) bizitza eta natura berriz deskubritzera eramango dituen bidaia emozional baten kontakizuna da; bi protagonistei beren bidea ausardiaz eta zintzotasunez berriz hartzen lagunduko dien abentura.
Emanaldiaren ondoren, solasaldia egonen da.
‘Nora’ (Lara Izagirre, 2020)
Abenduak 10
17:00 | Errioxa Jauregia, Aldo Francia aretoa
Norak 30 urte ditu eta bere aitona argentinar Nicolasekin bizi da, bere bizitza ez da berak espero zuena. Aitonaren heriotzak, Dyane 6 zahar bat utziko dio oinordetzan. Oso gaizki gidatzen duen arren, Nora Road Trip bat egitera animatuko da Euskal Herriko kostaldetik, azkenean aitonaren errautsak amonaren ondora eramateko.
Emanaldiaren ondoren, Lara Izagirre zuzendariarekin solasaldia egonen da.
Formakuntza saioa (Lara Izagirre)
Abenduak 11
11:00 | Errioxa Jauregia, Aldo Francia aretoa
‘Un otoño sin Berlín’ (Lara Izagirre, 2015)
Abenduak 17
16:00 | Errioxa Jauregia, Aldo Francia aretoa
June bere jaioterrira itzuliko da atzerrian denbora batez bizi ondoren, aukera hobe baten bila. Etxera itzultzea mingarria izango da bere familiarekin eta idazle asozial bat den Diegorekin, bere lehen maitasunarekin, topo eingo duelako. Denak aldatu dira eta apurtutako loturak berrezartzea ez da erraza izango, baina elkarrekin itxaropen faltari eta desengainuari aurre egongo diete Junek eta Diegok, haien maitasun istorioa berriro loratzen den bitartean.