Euskara eta euskal kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdia zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-04-17

Nazioarteko bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berri bana hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak.

Nazioarteko bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berri bana hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak. Datorren ikasturtean hasiko dira eskolak ematen hautatutako pertsonak, ondorengo unibertsitateetan: Alemanian, Berlingo Freie eta Frankfurteko Goethe Unibertsitateetan, Irlandan Corkeko Unibertsitatean, Polonian Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatean eta, azkenik, Japonian Tokioko TUFS Unibertsitatean.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 17an amaituko da (barne), eta eskabidea behar bezala beteta, dagokion dokumentazioarekin batera, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan edo Eusko Jaurlaritzaren ZUZENEAN bulegoetan aurkeztu beharko da.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak, egonaldiaren baldintzak, hautapen irizpideak eta abar, deialdian ikus daitezke.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu