Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskara. Kultura. Mundura.
-
03Abe 2025
Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunarekin egingo du bat, aurten ere, Etxepare Euskal Institutuak. Askotariko ekitaldi, ikastaro eta hitzaldien bidez, diasporako lagunek eta euskara ikasleek aukera izango dute euskal kulturan murgiltzeko. Europako eta Ameriketako zenbait txokotara iritsiko da Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarearen baitan antolatutako kultur programen bidez.
Euskararen Nazioarteko eguna 1949an egin zuten lehenengo aldiz, Eusko Ikaskuntzak sustatuta. Ofizialki, hala ere, 1995an hasi ziren Euskararen Nazioarteko Eguneko jai, bilera eta bestelako ekintzak, euskal diasporak mundu osoko lehen kongresuaren karietara egin zuen garaian. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak egoki ikusi zuten abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izendatzea.