Festival Eñe: euskal literaturaren leihoa
Euskara. Kultura. Mundura.
- 
                                    15Aza 2025Madril 
Aurten ere, Eñe festibalak euskal literaturari begirada eskainiko dio Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Katixa Agirre idazleak komisariatuta, hiru jarduerak osatuko dute ‘Ventana a la literatura vasca’ atala, eta azaroaren 15ean egingo da, Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en.
Sara Fantova, Uxue Alberdi, Beñat Sarasola
Plazer mileniala
11:30 | Círculo de Bellas Artes
Gurasoek baino okerrago bizi den lehen belaunaldia... baina bizitzaz gozatzen jakin duen lehena ere. Hiru egile, beren fikzioen bidez, gozamena eta belaunaldiko atsekabea uztartzen asmatu dutenak.
Miren Iza (Tulsa), Miren Agur Meabe 
Malenkoniaren plazera
13:30 | Círculo de Bellas Artes
Hizketaldi musikala eta poetikoa Miren Iza (Tulsa) eta Miren Agur Meaberen artean. Bi artistak melankoliaren espektroan mugitzen dira, musikan nahiz poesian; Victor Hugok zioen bezala, “melankolia da triste egotearen zoriona”. Melankolia, bada, plazer bat al da azken batean?
Telmo Irureta, Jose Mari Goenaga, Itxaro Borda
Queer plazerak
20:00 | Círculo de Bellas Artes
Belaunaldien arteko topaketa: Telmo Irureta aktorea, Jose Mari Goenaga zinema-zuzendari beteranoa —udazkenean estreinatu da bere azken filma, Maspalomas— eta Itxaro Borda idazlea. Elkarrizketa hau pantailako eta literaturako plazer queerrei buruzkoa izango da: festa, askapena, aurkikuntza, lehen maitasunak eta maitasun berantiarrak.
Eñe festibala
Eñe jaialdia 2009az geroztik egiten den literatur ekitaldia da, Madrilen eta Malagan, eta gaztelaniazko literaturari eskainia dago. Urtero, udazkenean, idazleak, editoreak eta milaka irakurle biltzen ditu 30etik gora gunetan —liburu-dendetan, museoetan eta kultura-zentroetan—. Jaialdian jarduera ugari eskaintzen da: solasaldiak, poesia-errezitaldiak eta literatura-kafeak, Espainiako eta Latinoamerikako egile nabarmenen parte-hartzearekin. Gainera, talentu berriak ezagutzeko eta literaturaren aniztasuna eta sormena sustatzeko gunea da, eta, horri esker, erreferente bihurtu da kultur panorama hispanikoan.
Eñe jaialdiaren aurreko edizioetan Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Katixa Agirre, Karmele Jaio, Uxue Apaolaza, Mikel Urdangarin, Rafa Ruda, Angel Erro, Danele Sarriugarte, Jon Maia, Miren Amuriza, Fermin Etxegoien, Juan Ramon Madariaga, Harkaitz Cano, Borja Cobeaga, Eider Rodriguez, Isabel Cadenas Cañón, Nerea Ibarzabal Salegi, Olatz Salvador, Eneko Sagardoy, Izaskun Gracia Quintana bezalako izenek hartu dute parte, besteak beste.
 
                                             
                                            