Fira B!: Sara Azurza
Euskara. Kultura. Mundura.
- 
                                    06Aza 202508Aza 2025Palma 
Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarra hautatu dute Balear Uharteetan antolatzen den Fira B! musika merkatu profesionalean BASQUE. MUSIC. showcase-an parte hartzeko. Kontzertua azaroaren 8an izango da Mallorcako Motoworld agertokian, 19:30etatik aurrera.
Sara Azurzak Jon Agirrezabalagak (El Tigre Studios) ekoitzitako "Hiri ilunen umeak" disko berria aurkeztuko du. Albumak zortzi abesti biltzen ditu — sei euskaraz eta beste bi gaztelaniaz —, bere soinu-unibertso berezia islatzen dutenak, indie, soul eta elektronika biltzen dituena.
Gainera, Sergio Cruzado (Ginmusica) programatzailea hautatu du Fira B!-k aurtengo edizioan parte hartzeko, euskal presentzia indartuz.
Azaoaren 6tik 8ra antolatuko diren jarduera profesionaletan mahai-inguruak, speed meeting saioak eta lan saio ezberdinak antolatuko dituzte.
BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika-industriaren nazioartekotzea bultzatzeko plataforma da, mundu osoko merkatu profesional eta jaialdietan sortzaileak, musikariak, diskoetxeak eta management eta booking enpresak sustatzeko tresna. BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute.
Sara Azurza
Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarra ´Hiri ilunen umeak´ diskoarekin datorkigu, 8 abestiz osatutako bilduma bat da, azken urteotan artista aldarazi duten gaiei buruzkoa. Euskarazko 6 abestiz eta gaztelerazko 2z osatua, Azurzak heldutasunaz hitz egiten du emakume gazte baten ikuspegitik.
El Tigre Estudios-eko Jon Agirrezabalagak ekoitzitako diskoak, Sara Azurzaren indie-soul elektronikoaren eragin honekin euskal musika eszenari bira bat emateko asmoa du.
Artistak bere esperientziak kontatzen ditu, besteak beste, gauari, heriotzari, gaztetasunari eta maitasunari eskainitako abestietan. Izenburua abiapuntutzat hartuta, Azurzak hiru hitz erabiltzen ditu bere diskoko sinbolo gisa: ´Hiri´, hiria; ´Iluna´, iluntasuna; eta ´Umeak´, haurrak.
 
                                             
                                            