Fira Tàrrega 2026: Basque. Performing Arts.

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 10
    Ira 2026
    13
    Ira 2026
    Tàrrega

Etxepare Euskal Institutuak Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega-rekin duen lankidetzari esker, aurten Lasala, Ertza, Marie de Jongh eta Koilara Teatro konpainia eta taldeek jardungo dute kale-antzerkia ardatz duen azokan irailaren 10tik 13ra bitarte.  

LASALA, ‘Burnt’

Gero eta zorrotzagoa den ispilu sozial baten aurrean, badirudi gauero are biziago distiratzea dela estrategia posible bakarra. Hainbesteko kontsumoak, ordea, badu bere ordaina, argiaren inguruan hegan egiten duten sitsek ordaintzen duten berbera: bat-bateko burnout batean kiskaltzeko arriskua.Gero eta zorrotzagoa den ispilu sozial baten aurrean, badirudi gauero are biziago distiratzea dela estrategia posible bakarra. Hainbesteko kontsumoak, ordea, badu bere ordaina, argiaren inguruan hegan egiten duten sitsek ordaintzen duten berbera: bat-bateko burnout batean kiskaltzeko arriskua.

  • Irailak 10, 16:00etan. Piscines municipals
  • Irailak 11, 11:00etan. Piscines municipals

 

 

ERTZA, ‘Un’we’

Lan-esplotazio modu berrietan, muturreko indibidualismoan eta sare sozialekiko mendekotasunean inspiratutako dantza garaikideko pieza. Bi protagonistek, mendeak igaro diren arren, oinak kateatuta dituztela sentitzen dute oraindik: zenbat eta gehiago eragin pedalei, orduan eta gehiago bidali ahal izango diete urrun dituzten familiei. Bizirik irauteko ahalegin etengabean, irteerarik gabeko gurpil batean harrapatuta daude, akitu arte.

  • Irailak 10, 19:30ean. Plaça Nacions
  • Irailak 11, 12:00etan. Plaça Major eta 18:30ean. Plaça Nacions

 

 

MARIE DE JONGH, ‘Bo familia’

Tirania, botere-abusua eta morrontza ardatz dituen kale-antzerki ibiltaria. Mr. Bueno turista lotsagabe, apetatsu eta dibertigarria da, ezezkorik entzuten ohitu gabea. Morroiak atzetik dituela eta bere botereaz harro, espazio oro bereganatu eta inguruko guztiak bere zerbitzura jartzea espero du. Komedia naïfaren bidez, turistifikazioaz eta guztiok barruan daramagun turistaz hausnartzen du lanak.Tirania, botere-abusua eta morrontza ardatz dituen kale-antzerki ibiltaria. Mr. Bueno turista lotsagabe, apetatsu eta dibertigarria da, ezezkorik entzuten ohitu gabea. Morroiak atzetik dituela eta bere botereaz harro, espazio oro bereganatu eta inguruko guztiak bere zerbitzura jartzea espero du. Komedia naïfaren bidez, turistifikazioaz eta guztiok barruan daramagun turistaz hausnartzen du lanak.

  • Irailak 10, 18:30ean. Ibiltaria eta Plaça del Carme
  • Irailak 11, 12:00etan eta 18:00etan. Ibiltaria eta Plaça del Carme 
  • Irailak 12, 12:30ean eta 17:50ean. Ibiltaria eta Plaça del Carme

KOILARA TEATRO, ‘La llegada’

Klowna, antzerki fisikoa eta hitzezko trebezia uztartzen dituen kale-antzerkiko proposamena. Ontzi estralurtar bat Lurrera iristear da, eta Koilara Irratiko bi erreportarik zuzenean emango dute gertakari historikoaren berri. Pertsonaia bitxiz, egoera zentzugabez eta misterioz beteriko kontakizunaren bidez, ‘La llegada’ lanak irudimenezko unibertso bat eraikitzen du, ikuslea ezohiko topaketa baten lekuko bihurtzeko.Klowna, antzerki fisikoa eta hitzezko trebezia uztartzen dituen kale-antzerkiko proposamena. Ontzi estralurtar bat Lurrera iristear da, eta Koilara Irratiko bi erreportarik zuzenean emango dute gertakari historikoaren berri. Pertsonaia bitxiz, egoera zentzugabez eta misterioz beteriko kontakizunaren bidez, ‘La llegada’ lanak irudimenezko unibertso bat eraikitzen du, ikuslea ezohiko topaketa baten lekuko bihurtzeko.

  • Irailak 11, 17:00etan. Espai Reguer 2
  • Irailak 12, 17:00etan. Espai Reguer 2
  • Irailak 13, 17:30ean. Plaça Nacions

 

 

Basque. Performing Arts

Horrekin batera, Basque. Performing Arts. stand-a ere egongo da, eta bertan arte eszenikoen topaketa profesionala antolatuko dute Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak, Etxepare Euskal Institutuak eta Artekalek irailaren 12an

Fira Tàrrega

1981ean sortutako jaialdia arte eszenikoen erakusleiho aparta da gaur egun, kaleko arteetan eta eremu publikoan arreta berezia jartzen duen programazio heterogeneoari esker. Arte eszenikoen topagune bihurtu da estatu eta nazioarte mailan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>