Folk Canada Conference: showcase emanaldietan izen emateko epea zabalik

2026/07/06

Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 22ra arte luzatuko da.

Euskara. Kultura. Mundura.

Urriaren 14tik 18ra Ontarion (Kanada) ospatuko den Folk Canada Conference jaialdiaren hurrengo edizioan showcase formatuan arituko den Euskal Herriko artista edo talde bat hautatzeko deialdia ireki du BASQUE.MUSIC.-ek.

Deialdia folk, world music eta erroko musikari lotutako proposamenei zuzenduta dago. Topaketako batzorde artistikoaren esku egongo da hautaketa.

BASQUE. MUSIC.-ek hautatutako musikari edo taldearen bidaia- eta dieta-gastuak bere gain hartuko ditu, betiere 2026ko bidaia-baldintzak kontuan hartuta. Hautatutako proposamenak deidaldian parte hartzeko ezarritako irizpideak eta baldintzak bete beharko ditu. Showcaseetan parte hartuko duen artistaren izena irailean iragarriko da.

Bestalde, Folk Canada Conferencek showcasea garatzeko behar den ekipamendu teknikoa (oinarrizko backline-a) jarriko du artisten eskura.

Izena emateko epea uztailaren 22ko 24:00ak arte egongo da zabalik. Eskaerak esteka honen bidez aurkeztu beharko dira.

Showcasez gain, topaketak musika sektoreko profesionalei zuzendutako hainbat jarduera hartuko ditu, ezagutzak elkartrukatzea, sareak sortzea eta negozio aukera berriak bultzatuz.

Folk Canada Conference

1986tik aurrera, Folk Canada Conferece folk musikaren Kanadako sarearen topaketa profesional nagusia da. Artistak, programatzaileak, jaialdiak eta sektoreko eragileak biltzen ditu, eta plataforma bat eskaintzen du parte hartzen duten proposamenen nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.

Ekitaldian antolatutako showcasek aretoetako eta jaialdietako programatzaileei sarbidea ematen diete, eta Kanadan kontzertuak eta birak kontratatzeko aukerak sortzen dituzte.

BASQUE. MUSIC.

BASQUE. MUSIC Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
?>