Ljubljana Biennale of Graphic Arts: Juan Perez Agirregoikoa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
05Eka 202512Urr 2025
Ljubljana
Juan Perez Agirregoikoak Ljubljanako Arte Grafikoen Biurtekoaren 36. edizioan bere proposamena aurkeztuko du. Demokrazia birsortzailea izango du abiapuntu, zehazki herritarren parte-hartzea eta ardura kolektiboaren garrantziari buruzko kontzientzia sustatzeko erabil daitezkeen lengoaiak eta kultur- eta arte-mekanismoak uztartuko ditu. Horretarako, bere horma-irudiak ezagutaraziko ditu MGLC Zentro Grafikoan, Moderna Galerijan eta Hiriko Galeria gunean.
Juan Perez Agirregoikoaren obrak Düsseldorf, Bartzelona, Madril bezalako hirietan erakutsi dira, bai eta Gasteizko Artiumen ere. Halaber, Bilboko Guggenheim museoan instalazio egonkorrik egin izan du. Duela urte batzuetatik, Juan Perez Agirregoikoak Venn-en diagrametan oinarrituriko marrazkiak egin izan ditu, eta metodo matematikoaren gehiegizko horrek elkarrizketa eta eztabaida irekitzea xede duen horma-irudi batera garamatza.
Ljubljanako Arte Grafikoen Biurtekoak bere 70. urtemuga ospatuko du 2025ean, eta munduko zaharrenetarikoa da. 1955. urtean sortu zenetik, Biurtekoak 122 herrialde ezberdinetako 9.000 artista ingururen obrak erakutsi ditu. Bere historian zehar, Ljubljanako eta Esloveniako artea munduratu izan du eta nazioarteko diskurtsoa moldatzea ahalbidetu du arte grafiko eta garaikidean. Etengabe aldatuz doan arte sorkuntzara eta gizarte-gertakarien analisi kritikora emana da Lubjljanako Biurteko ezaguna.