Frontière forum: Bitamine Faktoria

Euskara. Kultura. Mundura.

Frontière forum: Bitamine Faktoria
  • 04
    Eka 2022
    Montreal

FRONTIER forum | Pratiques artistiques transfrontalières’ izeneko foroan parte hartuko du Bitamine Faktoriaren izenean Helga Massetanik Montrealen, ekainaren 4ean. Saison Quebec-Pays Basque ekimenaren baitako foro honek mugaz gaindiko praktika artistikoak izango ditu mintzagai.

DARE-DARE erakunde kanadarren eta Bitamine Faktoria artista erakusleen zentroak elkarlanean egindako ekitaldian, Helga Massetanik ‘Atlas Emocional del Bidasoa’ proiektua aurkeztuko du. DARE-DAREko Sylvie Cotton, bestalde, ‘Satelite’ proiektua eta argitalpena aurkeztuko ditu.

Egitasmoa Quebec-eko eta Euskadiko hainbat erakunderen arteko lankidetzaren emaitza da.  Jardunaldia Saison Québec-Pays Basque 2020-2021 bi norabideko proiektuaren barruan egingo da.

Bitamine Faktoriaren proiektuaren emaitza Elena Odriozola ilustratzailearen lanarekin konbinatutako faszikulu didaktiko batzuek osatzen dute. Hamar koaderno txiki dira, espazio geografiko bateko istorioak kontatzen dituztenak, Irungoak, Maria Jose Noain Maurak modu dotorean eta era guztietako publikoetara hurbiltzen den lengoaiarekin idatziak.

‘Satellite’-ek, bestalde, mugaz gaindiko esplorazio artistikoen programaren ibilbidea biltzen du, DARE-DARE artisten zentroak 2011n hasi zuena. Atzera begirako ikuspegi soil bat baino gehiago, eta hiru hiri-testuinguru oso desberdinetan (Detroitean, Tijuanan, Mexikon) egindako lanen aurkezpena baino gehiago, artistek eta bazkideek oraintsuko behaketa batzuk proposatzen dituzte.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu