Higinia Garayk 2020ko Chejov vs Shakespeare liburuaren azala ilustratuko du

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-12-15

Chejov vs Shakespeare proiekturako azala sortzeko deialdira aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, azaroaren 15ean argitara eman ziren lehiaketako oinarrien arabera, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak jakinarazi du:

“Deialadi honetara aurkeztutako berrogei proposamenen artean, Maarten L.F Volckaert, Raisa Alava eta Etxepare Euskal Institutoko bi ordezkarik (Kizkitza Galartza eta Iñigo Cerdán) osatutako epaimahiak erabaki du aurtengo Chejov vs Shakespeare proiektuko azala sortzeko irabazlea Higinia Garay izan dela hurrengo bost finalisten artean.”

Higinia Garay guztira 35,5 puntu.

Ane Arzelus guztira 35 puntu.

Iñaki Landa guztira 34,5 puntu.

Asier Iturralde guztira 34 puntu.

Leire Urbeltz guztira 33,5 puntu.

Chejov vs. Shakespeare proiektua Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren baitan gauzatu zen lehen aldiz, eta helburu izan zuen lurralde eta hizkuntza ezberdinetako idazleek gutun-trukea egitea Europaren erronka eta gatazken inguruan aritzeko. 2019an proiektuari jarraipena eman zitzaion Eskozian, Scotland goes Basque proiektuaren baitan. 2020an Saison-Quebec Pays basque ekimenaren baitan, Orduko hartan zortzi liburu argitaratu ziren, eta honako ilustratzaileek egin zituzten azalak: Amaia Arrazola, Iban Barrenetxea, Maite Gurrutxaga, Elena Odriozola, Iker Ayestaran, Ivan Mata, Javier de Isusi eta Sara Morante.

2020an Saison Québec-Pays basque izeneko programarenn baitan egingo den Korrespondentziak – Chejov vs. Shakespeare proiektuaren edizio berria ilustratuko du Garayk.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu