Hizkuntzen Europako Eguna: Euskara Queens-eko gaueko merkatuan

Euskara. Kultura. Mundura.

Hizkuntzen Europako Eguna: Euskara Queens-eko gaueko merkatuan
  • 28
    Ira 2024
    New York

Euskarak eta euskal kulturak lekua izango dute New Yorken, irailaren 28an Queenseko gaueko azoka ezagunean egingo den ekitaldi berezian.

EUNIC New York-eko kide diren erakundeek hainbat jarduera ludiko eta kultural antolatu dituzte Europako ondare linguistiko aberatsa erakusteko eta Hizkuntzen Europako Eguna ospatzeko: dastatze gastronomikoak, kontzertuak, dantza, hizkuntza klaseak, etab. P

rogramazio horren barruan, Etxepare Euskal Institutuaren eta Estatu Batuetako Euskadiko Ordezkaritzaren arteko lankidetzari esker, Beñat Urrutia dantzari eta ikertzaileak euskal dantza emanaldia eskainiko du, eta bertaratzen direnek euskara ikasteko hastapen klaseak hartzeko aukera izango dute.

Euskarari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu